para contactar con nosotros: ong@haurralde.org
Juan Carlos Guerra Nº 36 - 20.016 Donostia (Bidebieta-La Paz)
Tfno: 943- 24 66 21Fax: 943- 24 66 22
ESPAÑOL EUSKARA ENGLISH
   
 
 
  Hemen zaude: hasiera >> LANKIDETZA hasiera orrira itzuli
Lankidetza proiektuak Angolan
Argentina · Perú · Bolivia · R.Dominicana · Haití · Camerún · Tanzania · Etiopía · Angola · Eritrea · India · Mozambique · Burkina faso
 
 
Inaguración exposición en Luanda.
 
Visita al proyecto minas de APN de la directora de Haurralde.
 
Angolako mapa.
 
Niños jugando.
 
Grupo de niños.
 
Mujeres agricultoras.
 
La directora de Haurralde con todo el grupo.
 
Inspeccionando toda la zona.
 
Preparando un juego con los niños.
 
1 Proiektua
  Herrialdea
  Kawanza Sul-eko probintzia
  Bazkide lokala
 


Noruegako Herritarren Laguntza taldea (APN) eta Kawanza Sul probintziako lantalde lokalak 1999 ezkero elkarlanean ibili dira
Probintziako alerta egoera dela eta komunitate hauek laguntzen ibili dira. Gerratea amaitu eta gero, APN eta bere bazkide lokalak populazioaren birfinkapena jarraitzen ari dira, beraien bizi egoera hobetuko dituzten baliabideak eskainiko dizkioten nekazal proiektu bat dute, zeinak komunitate hauen produkzio ahalmena indartuko duen.

  Proiektuaren izenburua
  Angolako Kwanza Sur-eko emakumeentzako lurrak
  Laburpena
 


Kokapena:

Proiektua Kwanza Sul-eko hiriburua den Sumbe hiritik 120 km-tara dauden Gabela eta Conda herrixketako nekazal guneetan burutuko da.
Kwanza Sul probintzia Angolako erdialdean lekutua dago, Luanda hiriburutik 350 km-tara. Mendebaldeko kostaldean leku estrategiko moduan kokatzen da, iparraldea eta hegoaldearen artean, kostalde eta barnealdearen artean.
58.698 Km2-tako hedadura eta 2.300.000 pertsonatako populazioa ditu. Administratiboki 12 udaletan eta 36 komunatan banandua dago.
Geografikoki ur ugaritasunarengatik bereizten da, horrela, zenbait laku eta ibai daude, horien artean Kwanza, Longa eta Cubal bereizten direlarik. Urtaro euritsuan, lurraldearen arabera urritik martxoraino, ibaion ur kantitatea handia izaten da.

Proiektuaren helburu orokorra:

Etxeetan elikadura ziurtatu eta famili nahiz komunitate barruan posizio handiagoa lortu ahal izateko, lurrak lortu eta ustiatzerakoan Kwanza Sul-eko emakumeek dituzten eskubideak handitzea.

Deskribapen laburtua:

Duela gutxi, 2004-ko abuztuaren 10an, Angolako parlamentuak lurren atxikipena, edukiera eta erabilera erregulatuko duen legea onartu du.
Legedi berriak ez du emakumeen lurren edukiera eta erabilera eskubideei buruz ezer zehazten. Bestalde, nekazal gunetako lur banaketari dagokionez, legeek ez dute emakumeen lurren eskuratze eskubidea defendatzen.
Proiektu honen helburu nagusia nekazari, eta zehazki emakumeei, legedi berriaren abantailak eta desabantailak azaltzea da; emakumeen eskuratze eskubidea ziurtatzen duen lurren erregistro komunitarioa bultzatzea; azkenik, lurren eta beste baliabide naturalen garapena baimentzen duten ekimen berritzaileak bermatzea, horrela emakumeen lan karga gutxitu eta nekazal guneetan elikadura ziurtatzen delarik.


hasiera orrira itzuli · gora igo