para contactar con nosotros: ong@haurralde.org
Juan Carlos Guerra Nº 36 - 20.016 Donostia (Bidebieta-La Paz)
Tfno: 943- 24 66 21Fax: 943- 24 66 22
ESPAÑOL EUSKARA ENGLISH
   
 
 
  Hemen zaude: hasiera >> LANKIDETZA hasiera orrira itzuli
Lankidetza proiektuak Argentinan
Argentina · Perú · Bolivia · R.Dominicana · Haití · Camerún · Tanzania · Etiopía · Angola · Eritrea · India · Mozambique · Burkina faso
 
Asociación Civil Pro-Patagonia erakundearen kideak.
 
San Martín de los Andes-en utzitako lurrak. Churruhuínca komunitatea.
 
Etxeak apailuzkoak eta lastozkoak dira.
 
Emakumeek buztinezko labeetan janaria prestatzen dute.
 
Labea sukalde nagusia da, gasa garestia eta eskasa delako.
 
Cachi-Salta-ko haurrak.
 
Asto gainean soilik iritsi daiteken nekazal eskola.
 
Sol Naciente jantokia.
 
Sol Naciente jantokia.
 
Frantziskotarren etxeko irudiak.
 
1. Proiektua
  Herrialdea
  Patagoniako ipar-mendebaldea - San Martín de los Andes
  SBazkide lokala
  Asociación Civil Pro-Patagonia
  Proiektuaren izenburua
  Famili baratzen gaikuntza eta hobekuntza eta hegaztien hazkuntza autokontsumorako Argentinako Patagonia herrialdeko Mapuche komunitatean.
  Laburpena
 

Junin de los Andes-eko (Patagonia – Argentina) Maputxeen nekazal komunitateen autokontsumorako, eta agian etorkizunean salketarako, gaikuntza lanketan eta hegaztien hazkuntzan. Etorkizunean beste komunitate batzuk ere gehitu daitezke proiektura.

Patagonia aldeko erakundearen helburua, baratza eta hegaztien hazkuntzaren bidezko famili parte-hartzaileen elikadura lortzea da
101 baratza eta baserri jarriko dira Curruhuinca eta Cayun komunitateetan eta bertako populazioa trebatu egingo da unitate produktibo hauen erabileran. Denetara, unitate familiarrak eta hedadurak (familian bizi diren hirugarren adineko pertsonak) kontutan hartuta, 700 pertsona onuratuko dira.


 
2. Proiektua
  Herrialdea
  Barrio presidente Illia- Gan Buenos Aires
  Bazkide lokala
  Comedor Sol Naciente
  Proiektuaren izenburua
  Etxean gogorkeria jasaten duten emakumeei zuzenduriko atentzioa eta errehabilitazioa. Kaleko haurrei zuzenduriko atentzioa.
  Laburpena
 

Proiektu honek hiru ardatz izango ditu:
1. Ilia auzoko 29. etxebizitzan dagoen haur jantokian (auzokoek utzitako lokala) egunero herriko 500 haur eta 150 zahar, marjinal zein bakarrik bizi direnak, zaintzen dira
2. Jantokiari atxekitutako zentroan Sol Naciente-ko arduradunek eta boluntarioek egunero 20 pertsona inguru lan egiten duten okindegi bat eraikin zuten. Bertan produzitutakoarekin jantokia hornitzen da eta soberakinak herriko behartsuenen artean banatzen dira.
Beren lanerako langileek salmahai bat dute eta bertan ogia lantzeko behar dituzten tresna guztiak dituzte.
Era berean lana egiteaz gain bertan herriko jendea trebatu eta gaitzen da.
3. 2002. urtean generoko bortxakeria pairatzen duten emakumeei zuzenduriko zentroa martxan jarri zen.

 
3. Proiektua
  Herrialdea
  El Bolsón, San Carlos de Bariloche-tik 120 km-tara, Ande eta Patagonia inguruko Rio Negro izeneko probintzian dagoen herrixka argentinarra da.
  Bazkide lokala
  San José auzoko Frantziskotarren Etxea.
  Proiektuaren izenburua
  Baliabide gutxiko gazteei zuzenduriko informatikako trebakuntza tailerra.
  Laburpena
 

Proiektu honen helburua Frantziskotarren etxeko gela bat bide teknologikoez hornitzea da, horrela herriko gazteei zuzenduriko informatika kurtsoak emango direlarik.
Kurtso hauek izendun zentro batek abalatuak dira eta gazteen ikasketen osagarri izateaz gain etorkizunean lan aukera moduan agertzen da.
Gazte gehienak etnia indigenetakoak edota famili behartsuenetakoak dira.

hasiera orrira itzuli · gora igo