Proiektuaren helburua
hau da: genero ikuspuntutik garapen euskorraren
lorpena Bansoa-ko emakumek eta beraien familiek
pairatzen duten pobrezia gutxitzearren. Helburu
hau epe ertain eta luzean lortuko da Bansoa-ko
emakumeek finkatutako ondoko lan planak jarraituz.
1.- Trebakuntza ikaskuntza ondoko arloetan emango
da: lana (ogibide tradizional eta ez-tradizionalak),
birsorkuntz osasuna, jaio aurretiko eta ondorengo
atentzio eta zainketa, IHES-aren aitzineurria,
buruzagitza arloa, giza eskubideak, eta emakumeen
partehartzean herriko estamentuetan.
2.- Prestakuntza teknikoa kontsumorako landaketak
hobetzeko, ongarri eta pestizida egokien erabilera
(Landaketa etxearen sorrera) eta kalitateko produktuenganako
eskuragarritasuna.
3.- Haurtzaindegi baten sorrera emakumeek eguneko
zati bat prestakuntza eta uzten landaketara eman
dezaten.
Hiru zutabe hauek BANSOA-KO EMAKUMEEN PROMOZIO
ZENTROA osatuko dute. Emakumeen partehartzea bilatuko
da beraien eta bere familien bizi baldintzak hobetzeko
nahiz haurren pobrezi eta hil tasak gutxitzeko.
Kamerunen eta beste edozein munduko herrialdetan
emakumeak produkzio medioetara iritsi daitezen
funtsezkoak dira haurren zainketarako beharrezkoak
diren medioak izatea.
Tamaina dela eta proiektua bi faseetan banatzea
planteatzen da. Lehen fasean Landaketa etxearen
eta haurtzaindegiaren sorrera emango dira.
|