1.- Helburuak:
Herrialdeko haur eta gazteen osasun fisiko eta
psikikoan dituzten ondorioengatik, trebakuntza,
informazio eta sentsibilizazio saioak gizarteko
sektore desberdinetan emakumeetan mutilazio genitalaren
eta antzeko praktiken aurkako kanpainak heurek
zuzendu ditzaten.
2 .- Aurrera eramango diren ekitaldiak:
Emakume, gazte, emagin eta praktikanteen trebakuntza
eta informazio kanpainak. Formatzaileei zuzenduriko
ikastaroak. Buruzagi eta aitzindari komunitarioei
edota boteredun pertsonei erabakiak hartzeko biderapen
mintegiak. Eskolako ekitaldiak. Gazteentzako programak.
Proiektuaren finkapenerako eta baliabideak ongi
aprobetxatzeko ondokoak egingo dira: proiektu
aurretiko eta ondorengo ebaluazioa, prozesu osoan
zehar emango den ebaluazioa, koordinazioa lanak.
3. - Komunitatearen inplikazioa:
Emakumeetan mutilazio genitalaren aurka helburu
konkretuak lortzearren beharrezkoa izango de Oromia
lurraldeko gizartearen inplikazioa: osasun bultzatzaileak,
buruzagi komunitarioak, eskoletako irakasleak,
buruzagi erlijiosoak, emaginak, tribuetako buruzagiak,
amak, amonak eta izebak. Emaitza eraginkorrak
lortzearren proiektu honetan gizarte osoak parte
hartu beharko du. Talde hauekin nola lan egiten
den dokumentatzen duten bideoak eskuragarri daude.
4 .- Proiektu honetan irabazten aterako den sektore
soziala:
Etiopian neska eta emakumeen %90-ak mutilazio
genitala edota beste motako praktikaren bat (klitoridektomia,
infibulaziobortxaketak) pairatzen dituzte.
5.- Informazio gehiago:
OMS-aren arabera, Etiopian nesken %90-ak mutilazio
motaren bat pairatzen dute. Erditzean mutilazioarekin
loturiko konplikazioak direla eta amen artean
hiltze tasa handiak ematen dira. Azken urte hauetan,
berau pairatzen dutenek zuzenduriko kanpainek
arrakasta handia izan dute. Hori dela eta beharrezkoa
da IAC bezalako elkarteen zuzenduriko lanen alde
egotea.
|