Tamil Nadu-ko
estatuan, eta zehazki Pudkkottai barrutiko 30
herritan haurren pairatzen duten lan ustiatzea
ezabatu nahi da. Hezkuntza informala eta alfabetizazioaren
bidez, gehien ustiatutako sektore arriskutsuenetan
lan egiten duten 1000 haur baino gehiagoren hezkuntza
eta giza reinserzioa bultzatu nahi da.
Proiektuaren bidez 30 hezkuntza zentru sortu
nahi dira haur hauen alfabetizazioa eta hezkuntza
bultzatu eta era berean osasun arreta jaso dezaten.
Azken helburua haur hauek hezkuntza sisteman txertatzea
izango da.
Era berean 30 eragile komunitario ere trebatuko
dira haurren gurasoen artean kontzientziazko lana
egin dezaten, batez ere euren jarrera alda dezaten
haurrak lan baldintza txarretara bidaltzerakoan.
Urte hasieran Asiako hego-ekialdean, horien
artean Tamil Nadu estua, gertaturiko hondamendi
naturalaren ondorioz, haur hauek egoera okertu
egin daiteke. Gaur egun populazioko talde kaltetuena
osatzen dute eta asko lan ustiatze sareetan sartzeko
arriskuan daude.
Kokapena:
Proiektu hau Indiako hegoaldean dagoen Tamil
Nadu estatuko Pudukkottai barrutian, Chennai hiriburutik
327 km-tara, ezarri nahi da.
Pudukkottai barrutia 13 bloke administratiboetan
banatzen da eta bakoitza herri kopuru desberdinez
osatua dago. 13 blokeetatik bitan, Vieralimalai
eta Annavasal izeneko bloke administratiboetan,
ezarriko da proiektua, denetara 30 herrietan.
30 herri hauek pairatzen duten haur ustiatze
tasa altuengatik aukeratuak izan dira. Informazio
hau bertan arlo horretan lan egiten duen Seva
Gram erakundeak emandakoa da.
Era berean, herrixka hauetan beste inongo gobernuz
kanpoko erakunderik ez du lanik egiten
|