Zeren bidez ahal dugu?:
1- Iparraldean gertatu eta Hegoaldean ondorioak dituzten eta Hegoaldean gertatu
eta populazioan eragina dituzten gauzak salatuz.
2- Herrialde hauetako Gobernua populazioaren bilakaeran inplikatuz (ez euren
betebeharrak hartuz baizik berauek indartuz edota osatuz).
3- "Hegoaldeko arazoen ebazpidea" ez garela onartuz..
4- Bilakaerari buruz dugun ikuspuntua alde batera utziz, eta hobekuntza prozesu
honetan lan egiten dugun erakundeok gehiago inplikatuz.
5- Ipar nahiz Hegoaldeko Administrazioaren gehiegikeriak salatuz, batez ere
bilakaeran erabilitako diru publikoaren erabilerari dagokionez. Dirua sahiestsi
eta bakoitzaren onurarako erabili ez daitezen ekidinez.
6- Erakunde barnean eman daitezken aldaketei aurre eginez, elkarrizketari eta
beste erakundeekin hartu-emanan guneak handiagotuz eta handituz.
7- Protagonismoa eta lidergoa Hegoaldekoei utziz.
8- Gure gizarteak behar dituen aldaketetan zentratuz, bertan bai dugu lanaren
zati handi bat, neurririk gabe kontsumitzen deneko gizartean, zakarra tonak
produzitzen direnekoan edota gure politika sistemaren arabera milioika
pertsonen etorkizuna erabakitzen denekoan.
Edota Paulo Freire-k zioen bezala, "oinez eginikoak gara". Elkarkidetza
munduaren ikuspuntu berria eraikitzea beharrezkoa da "nahi dugun mundua eta
eratzen ari garen mundua" garbi izan dezagun.
|