para contactar con nosotros: ong@haurralde.org
Juan Carlos Guerra Nš 36 - 20.016 Donostia (Bidebieta-La Paz)
Tfno: 943- 24 66 21Fax: 943- 24 66 22
ESPAŅOL EUSKARA ENGLISH
   
 
 
  Hemen zaude: Hasiera >> Aurkezpena: 2005-2008 estrategi plana hasiera orrira itzuli
2005-2008 estrategi plana
Sarrera · Defendatzen ditugun baloreak · Atxikiturik gaudeneko erakundeak · Aldatzeko aukerak
2005 Txostena · 2005-2008 estrategi plana
 
 
SARRERA

 

Ondoko plan honen egituraketa Fundazioare helburuei erantzutearren egin da, Haurralde Fundazioaren ekintzak hobetzearren orain arte buruturikoak indartuz eta ezagutza berriak suposatzen dituzten horiek hobetuz.

Giza eskubideen (eta batez ere populazio osoak, emakume eta haurrek bizitza duin eta pontentzialitate osoekin bizitzeko eskubidea) bultzatzeak herrialde behartsuenen betebeharra soilik ez dela ulertuz .

Berau mendebaldeko herrialdeen giza justizi kausa izan behar du, %30 deneko mundu aberatsaren kontsumoa eta gainontzeko %70 ustiakuntza.

 

 
· SARRERA
· IKUSPUNTU INSTITUZIONALA
· Haurralde Fundazioaren EGINKIZUNA
· ALDARRIKATZEN DITUGUN BALOREAK
· ESTRATEGI HELBURUAK
· EKINTZA ILDOAK
  -I ildoa: Garapenerako elkarrekintza
  - II ildoa: AITABITXITZE programa
  - III ildoa: Erakunde gestioa

 
 
 
  Geure lana oinarritzen duen ikuspuntu instituzionala
 

 

Garapen bidean dauden herrialdeetako komunitate kaltetuenetan, eta batez ere haur eta emakumeetan, giza garapen guneak indartu nahi ditugu, maila kolektibo eta indibidualean botere-hartze prozesuak bultzatu eta bizi baldintza duinak sortu nahi ditugu.
Lokalki eta sentsibilizazioari dagokionez, mendebaldeko gizartea garapenarekin (herrialde pobre eta gure gizarteari dagokionez eta batez ere hezkuntza ez erregelatuaren prestakuntzan eta giza elkarkidetzari dagokionez) engaiatu dadin gune berberak indartu nahi ditugu.


  Haurralde Fundazioaren eginkizuna
 

 

Haurren eskubideen defentsa eta bultzatzea 1989ko Konbentzioak jaso bezala. Honekin batera emakumeen eta batez ere garapen bidean dauden herrialdeetako emakumeen eskubideen defentsa eta bultzatzea.

Euskal gizartean Ipar eta Hegoko errealitateei buruzko kontzientziazio guneak bultzatzea eta garapenaren ardatz modura herrialde pobreetako gizon, emakume eta haurren hezkuntza indartzea.

 

  Eginkizun honetarako aldarrikatzen ditugun baloreak
 

. Elkarkidetza edota desberdintasuna pairatzen duten herrienganako errespetua eta laguntza.

. Kolore, jatorri, sinespen, edota ideologia alde batera utzita giza eskubide berdinak denentzat.

. Berdintasuna pertsonen artean eta batez ere genero arteko berdintasuna

. Etika eta gardentasuna irabazi gabeko erakundeen gestioan eta eginbeharretan.

. Profesionaltasuna eta konpromisoa lan egiten deneko herrixketan.

. Azpigarapenaren kausak mendebaldeko gehiegikerien ondorio direla ulertu behar da eta egi hori salatua izan beharra dugu. Era berean beste aldera begiratzen duen gizartearen baimenaz lan egiten duten multinazionalen, Hegoamerika eta Asiako jantzigintza, haur ustiaketa eta giza eskubideak errespetatzen ez dituztenen salaketa ere beharrezkoa

  ESTRATEGI HELBURUAK
 


2005-2008 garaiko estrategi helburuak ondokoak dira:

. Euskal Herri mailan erakundea erantzukizun profesionaldun eta bere betebeharrekin engaiatua dagoen irabazi gabeko talde moduan sendotzea.

. Pertsonen garapen osoa lortzearren eta oinarrizko beharrak (ura, osasuna, hezkuntza.) kontutan izanik, garapen pertsonal eta komunitariorako prozesuak sortzea.

. Erakundeko eginbeharretan eta kide lokalei aurkeztu beharreko proiektuetan eragina duten genero ikuspuntuari buruzko analisi eta hausnarketa prozesuak sortzea.

. Gaur egungo garapen eta elkarkidetza programen (batez ere Afrikan burutzen direnak, aitabitxi programa, prestakuntza eta sentsibilizazio programak) indartzea, eta batez ere Gipuzkoan zehar zabaltzea.

. Ipar eta Hegoaldeko esperientzien elkartrukea bultzatzea eta gainontzeko lurraldeko Gobernuz Kanpoko Erakundeekin lotura guneak, elkarlan hitzarmenak, sortzea.

  EKINTZA ILDOAK
  I ildoa: Garapenerako elkarkidetza
 

Helburuak:

1-Haurralde eta kide lokalen arteko barne/kanpo komunikazioa hobetu.

2-Helburu den populazioan (haurrak eta emakumeak) intzidentzia handitu.

3- Buruturiko ekintzen ebaluazio planak hobetzea.

4-Komunitate zehatz batetan proiektu batek izan duen eragina neurtzen dituzten indizeak sortzea.

5-Diagnostikoak oinarrituriko garapen proposamenak sortzea.

6-Garapen proposamenak egiten dituzten teknikarien profesionaltasuna handitzea.

Estrategiak:

1.Lehen helburuari dagokionez:

. Haurralde eta berak lan egiten dueneko herrialdetako kideen artean adostutako lan protokoloak ezarri.

. gutxienez urtean behin proiektura bisita bat egitea, Haurraldeko teknikari edota lankide bolondresen bidez.

. Plan osoan zehar programaren zuzendari/erantzulearekin topaketak eta elkartruke profesionalak Euskadin egintea.

2. Bigarren helburuari dagokionez:

. Plan honen lehen bi urtetan garatzen diren proiektuen %50a emakume eta haurretan oinarritzea eta hurrengo bi jardunaldietan berriz %60a.

. Emakumeen garapenean, bere atentzioan eta edade txikietan hasitako hezkuntzan oinarritutako garapen programen indartzea.

. Genero ikuspuntutik lanean aurre egitea, batez ere emakumeak indartzen dituzten interes estrategikoetan azpimarratuz.

3. Hirugarren helburuari dagokionez:

. Haurralde Fundazioaren eta kide lokalaren artean adostutako ebaluazio protokolo baten ezarpena, faboraturiko populazioa eta parte harturiko parteen ebaluaziorako, horrela lehen zirriborroa errealitate bakoitzera moldatua izan daiteke eta orientazio modura erabili al izango da.

. Administrazioari zein partikularrei (adib.: aurrezki kutxa, banketxe.) aurkezturiko programa edo proiektuetan sartu daiteken lekuzko ebaluazioa egitea.

4. Laugarren helburuari dagokionez:

. Indizeak definitzerakoak gaian profesionalak diren pertsonak bilatzea eta berauek neurtzearren, azken urteetan gestionatu eta amaiturik dauden proiektuen artean eredu moduan erabiliko dena bilatzea.

5. Bosgarren helburuari dagokionez:

. Iniziatiben burutzapena eta aurkezpena eta finantziazioa bilatu, administrazioko teknikarien artean hasierako azterketa eta ebaluaketan oinarrituriko proiektuen garrantzian, gerorako lagungarria izango dena, kontzientziazioa handituz.


  II ildoa: AITABITXI programa
 

Helburuak:

1- Plan honen amaieran eta gaur egungo aitabitxi eta amabitxi kopurua kontutan izanda, berau %60an handitzea.

2- Haurralde eta aitabitxi zentruaren eta Haurralde eta aitabitxi/amabitxien arteko barne komunikazioa hobetzea.

3-Programaren funtzionamendua eta harturiko haurren hezkuntzari buruzko lekuko ebaluazioak egitea.

4- Ardura administratibo handiagoa eskainiz programa indartzea.

 

Estrategiak:

1- Lehen helburuari dagokionez:

. Praktiketan egoniko ikasleek eginiko sentsibilizazio kanpainen bidez kide berrien erakartze kanpaina puntualak egitea.

. Haurralde eta zentroaren artean adostutako protokolo, ekintza ildoei dagokien araudi protokoloa, baten ezarpena.

. Gutxienez urtean behin eta zentroak jarraipena eta ebaluazioa egingo duten lankide bolondresen edota Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko lankideen erakarpena eta prestakuntza.

. Aitabitxi programarako bolondres administratibo baten erakarpena eta prestakuntza.

 

  III ildoa - Antolaketa gestioa
 

 

Helburuak:

1- Haurralde Fundazioko teknikari eta bolondresen artean ebaluazio eta prestakuntza jarraia, estrategien planifikazioa, erakundearen gestioa hobetzearren planen berrikustapenaren ideiak ezartzea.

2- Erabakiak hartzen direneko bileren kopurua handituz, plan guztian zehar Haurralde Fundazioko juntakideen eta aholkularien partehartzea handitzea.

3- Bolondresen erakarpena indartu eta baliagarriak sentituko diren lanak eskaintzea.

4- Barne txosten baten bidez bolondresen betebeharrak, eta teknikarien, batzar administratibo eta aholkularien funtzioak eta betebeharrak ezartzea . Txosten hau arau moduan erabili al izango da eta denborarekin eraldatua eta hobetua izan daiteke.

Estrategiak:

1- Lehen helburuari dagokionez:

. Hileroko bileren plangintza bat ezarri eta bertan agertuko diren gaiak aurretik agertzeaz gain Haurraldeko teknikariaren prestakuntza orduak adostuko direlarik.

. Ebaluaketa eta giza errekurtsoez gain gutxiengo prestakuntza bat ezarri Haurraldeko bolondresak direnen artean.

. Haurralde Fundazioko arduradunen artean barne ebaluaziorako balioko duten orriak eratuko dira eta hauen arabera zer eta nola ebaluatuko den erabakiko da.


 
hasiera orrira itzuli · gora igo