|
Nortzuk gara ?
Haurralde Fundazioa Euskal Herriko Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Gune
desberdinetako profesionalez, bolondresez eta beraien denbora librean
Haurralderekin batera lan egiten duten aholkulariez osatua dago.
Gure helburu nagusienak: alde batetik 1989ko hitzarmenean
jasotako Haurren Eskubideen defentsa eta sustapena, eta bestetik emakumeen eta
batez erez herrialde pobreetako emakumeen, eskubideen defentsa eta sustapena.
Zer egiten dugu?
Giza garapenerako (pertsona batek lortu ditzaken potentzialitate eta ahalmenak)
guneak sortu eta indartu nahi ditugu garapen bidean dauden herrialdeetako
komunitate kaltetuenetan, eta batez ere haur eta emakumeen artean.
Maila indibidual eta kolektiboetan boterea berreskuratzeko prozesua bultzatu
nahi dugu eta bizi baldintza duin eta mantenagarriak sortu.
Denoi dagokigun mundu hobeago baten eraikuntzan, lokalki gure gizartean
sentsibilizazio guneak indartu nahi ditugu, giza garapenean benetako
konpromisoa izan dezagun .
|