Afrika erretserba askotako kontinentea dugu,
aniztasun geografiko eta herrialde aberats eta
pluralduna. Hala ere:
- Populazioko %48a baino gehiago egunean dolar
batekin baino gutxiago bizi da. Planetako 1.200
milioi biztanleriatik egoera honetan bizi diren
300 milioiak afrikarrak dira.
- Lehen hezkuntzara sarbide aukerarik ez duten
munduko 113 milio haurretatik 46 milioiAfrikan
bizi dira.
- Europan 5 urterarte hilkortasun tasak 9/1000
badira, Latinamerikan 49/1000koa da eta Afrika
Subsahariarrean 151/1000koa.
- 1995. urtean erditzean hil ziren 514.000 emakumeetatik
270.000 afrikarrak ziren.
- Munduan IHES-a pairatzen duten 35 milioi pertsonetatik
13 milioi afrikan bizi dira.
Hori guztia kontutan izanda Afrikako errealitate
ezagutzea proposatzen dugu, ez soitik hondamendien
aldetik, baita ere deskolonizazioa bere horretan
ikusiz, topikoak eta desberdintasunak markatzen
dituzten estereotipoak zuzenduz.
Deskolonizazioaren ondorioak aztertuko dira,
migrazio mugimendu handiak, kultura, Giza eskubideak,
kanpo zorra eta emakumeen egoera lehen eskutik.
1998. urtean Nazioarteko Elkarkidetza arloan
Principe de Asturias saria jaso zuten 7 emakumeetatik
hiru afrikarrak ziren. Giza eskubideak aldarrikatzen
dituzten emakume asko daude, bake kulturaren bultzatzaileak
direnak eta ikastaro honetan hitza eman nahi zaiena.
Ikastaro honetan emakumearen sustapena planteatzen
da, osasunera heldu, bilakabide sostengarrirako
estrategi nazionalen ezarpena, herrialdeen identitate
ezaugarriak eta funtsezko tradizioak berreskurapena.
Hau da, ezagueraren bidez kontinentearen egoera
azalduko dituzten gakoak aurkitu nahi dira eta
batez ere berea den ezaugarria: kontinentearen
“kanporatzea”, hau da, Europa eta
Ekialdeko munduaren arteko muga bezala. "
|