para contactar con nosotros: ong@haurralde.org
Juan Carlos Guerra Nº 36 - 20.016 Donostia (Bidebieta-La Paz)
Tfno: 943- 24 66 21Fax: 943- 24 66 22
ESPAÑOL EUSKARA ENGLISH
   
 
 
  Hemen zaude: Hasiera >> Sensibilizazioa >> Hezkuntza ez sexistarako tailerrak hasiera orrira itzuli
Hezkuntza ez sexistarako tailerrak
Sarrera · Hezkuntza ez sexistarako tailerrak · Kultur arteko ikasketa afrikarrak
Genero indarkeria · Kultur arteko proiektuak ikasgeletan · Sensibilización Norte-Sur
 
 
Hezkuntza ez sexistarako tailerrak
  Nork zer egiten du eguneroko bizitzan?
 

Hezkuntza ez sexista edota berdintasunerako hezkuntza bateratua ez da soilik eskolako gauza baizik komunitate osokoa ere. Hezkuntza bateratuak haurraren bilakaera osoa ahalbideratuko du, sexismo kulturala eta ideologikoa zein emakumeen gizarte desberdintasuna zuzenduz.

Gaur egungo gizarteak berdintasuna aldarrikatu arren, haur liburu eta iragarki asko eskaintzen duten emakumearen irudia estereotipoez eta irudi faltsuz beteak daude. Irudi hauek egungo gizarteak gizon eta emakumeei buruz dituen baloreak eta jarrerak zehazki isladatzen duten galdegin beharko genuke.

Gizarte sistema, eskola, familia, komunikabideak… jarraituz haurrek sexistak izaten bukatzen dute. Maila honetan gizarteko zereginak (nork zer egiten du?) banatzen dira, horrela itxura maskulinoa edota femeninoa hartuz.

Estereotipo sexistei buruz eginiko ikerketa frantses baten (Hezkuntzaren Nazioarteko Federazio Sindikala 1983- ED 83/ ws/118) arabera:
"Haurrek ez dute estereotipo sexistengandik urruntzeko aukerarik, horrela, nesken moldaera psikologikoa, emakumeei egokituriko lanbide estereotipoetara (askotan gutxi ordaindutako lanak, naiz eta ikasketa maila altuagoa izan, edota promozio aukerarik gabe, prestigio gutxikoak) lehenago edo beranduago onartzen dutenaren araberakoa emango da”.

Estatu Batuak, gizartean eta eskolan ikasitako estereotipo sexisten ondorioak gehien aztertu diren herrialdea da. Ondori arruntenetariko bat nesken eta gazteen artean ematen den “beldurra arrakastari” izenekoa da. Badirudi arrakasta izatea eta emakumezkoa izatea ez direla bat etortzen, emakumeei dagokien ohizko estereotipoen artean berau ez dela aurkitzen eta hala bada onartua ez izatea.

“Nork zer egiten du eguneroko bizian?” izenpean haurrei zuzenduriko tailerrak prestatuko dira, non hezkuntza alternatibak eskainiko diren geure haurrek aurreiritziak izan ez ditzaten. Emakumeei egokituriko lanak orokorrean ondoko planoan sailkatzen dira: amatasuna, haurren zainketa eta babesa, etxearen zainketa…

Gizonei egokituriko lanak ordean familiaren mantenu ekonomikoa eta laneko arrakastarekin lotuak egoten dira. Era berean eta estereotipo hauen arabera gurasoak askotan batera aurkezten dira, gaur egun kasu askotan aurkezten den egoera guztiz kontrakoa izan.

Estereotipoak (edota aurretiko eritzia) ukapena suposatzen du eta tailerretan ohizkoak diren estereotipoak landu nahi dira, horrela, haurrek pertsonak izateagatik aukera berdinak izan behar dituztela konturatu daitezen. Eguneroko egoerak azalduz haurrek eguneroko lanak, ordainduak edo ez, gizonek nahiz emakumeek egindakoak, ikusi eta baloratuko dituzte, horrela modu zuzenean bideratuz berdintasunera iritsi arte.


 
hasiera orrira itzuli · gora igo