1. Kultur arteko
tailerren bidez sentsibilizazio ekintzak, Gipuzkoako
(Donostia eta inguruneak) ESO-ko 1., 2., 3. eta
4. mailako ikasleei zuzenduak.
2. APYMAS (Eskola horietako guraso elkarteak)
izenekoei zuzenduriko sentsibilizazio ekintzak)
Tailerren bidezko informazio sentsibilizazio ekintzak
Osasun zerbitzuei zuzenduak. 12-15 urte bitarteko
gazteak ikusten duten guztiarekiko, bere inguruarekiko,
hartzaileak dira.
CALIDOSCOPIO-ren helburua esperientziak trukatu,
jakintzak eta inguruko beste munduen baloreak
besterenganatzea da: inmigrazioa, marjinazioa
eta elkarkidetzaren aldeko borroka. Proiektu honen
izena kaleidoskopioaren ezaugarriak kontutan izanda
jarri da, izan ere objektu sinplea izan arren
bere posizioaren arabera mota askotako irudiak
eskaintzen bai ditu. Aniztasun hau oso zabala
da eta horregatik errealitatearen metafora modura
erabili da, beti ere aniztasun hau herrialdeen
eta kulturen arteko bilakaera aberats modura ulertuz.
Inmigrazioa duela gutxiko fenomenoa dugu euskal
komunitatean baina bai eskola zentro nahiz osasun
zentroetan honen aurrean erantzun azkar bat eman
beharra dute.
Calidoscopio proiektuak irakasle, ikasle eta guraso
mailan lan egin nahi du. Bere lan taldeak tutoreen
eta erantzuleen inplikazioa bilatzen du, izan
ere hauek bai dira proiektua praktikan jarriko
dutenak. Talde bakoitzaren jokaera taldean erabakitzearren
ideiak, materialak eta aktibitateak proposatuko
dira. Eskolentzako irakasle, ikasle eta gurasoen
artean “kaleidoskopioa” eraikitzeko
aukera bat izango da.
Ikerketa honetan parte hartuko duten eskola guztiek
ez dituzte etorkin portzentaia berdina izango
baina faktore hau positibotzat jo zen izan ere
proiektuaren helburua joera arrazistak ekiditea
bai da. Aitzineurriak hartzea giza programa guztien
helburu nagusiena jotzen da, nahiz eta askotan
hauek gerora ez aplikatu.
Datuen arabera, urte batzuk barru eskola guztietan
eta inmigrazioari esker, gela guztiek aniztasun
bat aurkeztuko dute, gure gazteak munduko hiritarrak
izango dira eta etengabe besteekin kontaktuan
egongo dira: beraien herrialdetik arazo politikoak
direla eta ihes doazenekin, giza baldintza hobeagoen
bila datozenekin, beren burua munduko hiritartzat
jo eta beren borondatez komunitatean finkatzen
direnak…
|