para contactar con nosotros: ong@haurralde.org
Juan Carlos Guerra Nº 36 - 20.016 Donostia (Bidebieta-La Paz)
Tfno: 943- 24 66 21Fax: 943- 24 66 22
ESPAÑOL EUSKARA ENGLISH
   
 
 
  Hemen zaude: Hasiera >> Sensibilizazioa hasiera orrira itzuli
BILAKAERARAKO SENTSIBILIZAZIOA ETA HEZKUNTZA
Sarrera · Hezkuntza ez sexistarako tailerrak · Kultur arteko ikasketa afrikarrak
Genero indarkeria · Kultur arteko proiektuak ikasgeletan · Sensibilización Norte-Sur
 
 
Sarrera
 

Iparraldeko gobernuz kanpoko erakundeok bidezko mundu bat eraikitzearren lanean gabiltza, Afrika, Asia edota Latinamerikan bizi diren milioika pertsonek iparraldean bizi garenon bilakaera eta ongizate maila izan dezaten.

Herrialde aberatsen lehentasunen artean herrialde hauen bilakaera ez den bitartean, bai Bilakaerarako Elkarkidetzaren nahiz Merkatu bateratuaren bidez, gobernuz kanpoko erakundeak bakarrik aurkituko gara eta gure lana aringarria soilik izango da. Garapen bidean dauden herrialdeen gobernuek ere egoera honen aurrean posizio aldaketa bat eman beharko dute izan ere, euren barruan emaniko politika ustelkeri kasuak eta ezegonkortasunaren ondorioz pobrezi egoera eta giza desberdintasuna bultzatzen dira.

Geure gizarteak Iparra eta Hegoaldearen arteko erlazioak ere ulertu beharko lituzke, beste kulturenganako errespetatuz, mugak inmigrazioari irekiz, neurrizko kontsumoa indartuz, natura eta ekosistemak zainduz, gizarte plurala onartuz, non denok bakean bizi gintezke.

Giza gaitasunaren garapena ere kontutan hartu beharrekoa izan behar da, emakumeenganako berdintasuna indartuz jasaten duten menpekotasuna edota, herrialde askotan gertatzen den bezala, emakumea izateak jainkoaren zigortzat eman ez dadin.

Ia mundu osoan emakumeak bilakaeraren aitzindari dira, hau dela eta, iparralde eta hegoaldeko gobernuz kanpoko erakundeen lanen artean guztientzat giza eskubide berdinak mantentzea izango da.

Hau dela eta Haurralde Fundazioaren lana berau India, Afrika, Hegoamerika edota geure komunitatearen barruan aplikatzea da eta horretarako gune desberdinetan (estamentu, eskola) lan didaktika eta sentsibilizazio metodologiak erabiltzen ditugu, giza baloreak edota berdintasuna kontutan izan daitezen gizarte konprometituago bat eraiki dezagun.

Gaur arte eta eremu desberdinetan garatu ditugun ikastaro eta mintegiak ondokoak izan dira

1997   “Haur zainketarako zerbitzuak Euskal Herrian”
1998   “Gehiegikeri sexualak haurretan”
1999   “Familia eta Gaztaroa”
    DAPHNE europar proiektua
2000   Udako ikastaroak famili bitartekaritzan
    Adopzioari buruzko lehen jardunaldia
2001   Gehiegikeri sexualen detekzioa eta oharpenerako ikastaroa
    Haurtzaroa eta Gaztaroari buruzko ikastaroa
    Emakumeen eskubideen aldeko nazioarteko foroa
2002   Haurtzaroa eta Gaztaroari buruzko ikastaroa
    Proiektuen gizarte errentabilitateari buruzko ikastaroa
    Proiektuen ebaluaketa eta txostenen aurkezpenari buruzko ikastaroa
2003   Txostenen lanketari buruzko ikastaroa
    Irabazi gabeko erakundeei zuzenduriko nominen gestioa eta oinarrizko Fiskalitateari buruzko ikastaroa
    Europara helduz: europar proiektuen diseinuari buruzko ikastaroa
    Haurren aurkako ihaultzea eta gehiegikeri sexualei buruzko ikastaroa.

 

 
hasiera orrira itzuli · gora igo