2.1.-
Testuingurua
• Pekin-en eskainitako hitzaldia eta gero,
OCDE-aren Garapenerako Laguntza Batzordeek, Nazioarteko
Elkarkidetza Elkarte desberdinek eta Elkarkidetza
dekretuek, generoen arteko berdintasuna giza garapenaren
helburu bezala erantsi dute.
• 1993. urtean Nazio Batuen Batzar Nagusiak,
gizon eta emakumeen arteko berdintasun faltan
oinarrituta, genero indarkeriari buruzko ebazpen
historikoa onartu zuen.
• Vienako aitorpena eta ekintza programaren
arabera, generoan, baita ere esestaldi eta gehiegikeri
sexualetan, oinarritutako indarkeria mota guztiak
duintasunarekin eta pertsonen balorearekin bateragaitzak
dira.
Egitura eta globalizazioaren indarkeriak bizi
aukera desberdinak onartzen ditu, horrela, garapenak
suposatzen dituen onuren eskuratze eta baliabideen
banaketa ezberdina ematen delarik. Apartheid kasu
desberdinak baimentzen ari dira, biktimatzat emakumeak
eta haurrak dituzten esklabutza mota berriak.
Amnisty Internacional eta Europar Batasuneko
taldeek eskainitako datuen arabera, Bosnian emaniko
gerrateko lehen hilabeteetan 20.000 emakume bortxatuak
izan ziren.
Era berean, Camboya, Liberia, Peru, Somalia eta
Ugandan gertaturiko gatazka zibiletan emakume
eta haur nesken aurkako bortxakeria kasuak ere
eman dira (neurri txikiago batetan gizon eta haur
mutilen aurka ere baina beroni buruz estatistika
fidagarririk ez daude).
Gobernuz kanpoko erakundeentzat beharrezkoa da
errealitate hau kontutan izanik eskusartzea eta
horretarako beharrezkoa izan dute indarkeria mota
desberdinak ulertzea bai eta Europa nahiz herrialde
pobreetan arrakasta izaten ari diren programak
ezagutuz.
2.2.- Justifikazioa
Lehen aipatu den bezala, munduan emakume eta
haurren aurkako indarkeriari buruz eta globalizazioaren
indarkeriari buruz diren datuak beldurgarriak
dira.
• Bahitura ekonomikoa dela eta, Iraken
egunero 12 haur inguru hiltzen ziren. 79-81 eta
89-93 urteetan kalorien kontsumoa %3 Mexikon,
%4,1 Argentinan, %10,9 Kenian eta %10 Tantzanian
gutxitu zen. Zerealen kontsumoa Indiako nekazal
gunetan %12,2-a eta hirietan %5,4-a gutxitu zen.
Goseberadunei janaria ukatzea eta soberakinak
egozten dituzten merkatuak elikatzea globalizazioaren
genozidio mota berritzat jo daiteke.
Herrialde pobreei sendagaiak ukatu sendagaien
industrien gehiegizko irabaziak baimentzea ere
genozidio mota bat da. Kostu baxuko sendagaien
produkzioa ukatzen zaie herrialde hauei. Adibidez:
VIH-aren aurka patentaturiko sendagaiaren urte
beteko erabileraren kostua 15.000 amerikar dolarretakoa
da, baina India eta Brasilen ekoizturiko generoekin
250-300 dolarretakoa izango zen.
• Barbados-go hirutik emakume batek gehiegikeri
sexualak pairatu ditu haurtzaro edota gaztaroan.
Gizonen kasuan proportzioa hau 100 tik 1 edo 2-koa
da.
• Indian ohizkoa den emaztegaien erretzea
dela eta, polizien datuen arabera 1990. urtean
beraien familiek dotea ezin eskaini edota gutxieneko
kantitatea eskaintzeagatik 4.835 emakume hil zituzten.
Indiako beste arazo handi bat abortu selektiboa
da, horrela, Nobel saria jaso zuen Amartya Sen-ek
(Non daude emakumeak?) planteatzen duen modura,
nork daki zer gertatuko den epe ertain eta luzera.
• Asia hegoaldean ematen diren neska haurren
hilketa kasuen %58-a haurrak landare pozoitsuen
bidez elikatuz edota esnetan bustitako arroz azalez
itoz gertatzen dira.
• Mutilazio genitala Afrika osoan ematen
deneko praktika da baina orain, etorkinak direla
eta, baita ere Estatu Batuetan eta Europan ere.
Orokorrean, 4 eta 10 urte bitarteko 2 milioi neskek
beren ernaltze organoetakoren bat galdu dute.
• Generoko indarkeria ematen deneko herrialde
guztietan osasun sistemaren karga oso altua da.
• Soldaduek gauzatutako indarkeria emakumeek
mundu osoan zehar pairatzen duten tortura mota
da. Herrialde garatuetan zein garapen bidean daudenekoetan
eginiko ikerketen esanetan, emakumeek pairatzen
duten indarkeria gizonek erabakiak hartu eta emakumeek
esandakoa egiten duteneko gizarte egituraren ondorioa
da.
• Garapen prozesuetan emakumeen parte hartzea
funtsezkoa da baina indarkeriaren aurrean, garapenean
parte hartzeko posibilitateak murriztuak ikusten
dira.
Eskainitako datuak kontutan izanda, garatutako
herrialdetan generoko indarkeria aktoreen ikuspegitik
ahalik eta azkarren tratatzea beharrezkoa dela
ondorioztatu dezakegu, gure komunitatean laguntza
hobetuz, hezkuntza eta aitzineurri programak hobetuz,
solasaldietan indarkeria gizonen eskutik edota
eguneroko lanean pairatzen duten emakumeei hitza
emanez, bakea indartuz edota giza eskubideak errespetatuz.
|