Eskaintzen
diren lanak ondokoetatik bideratzen dira:
• Barnetegi eta eskola publikoetako haurren
laguntza.
• Zentroaren antolaketako laguntza
• Talde edota herrixketan eginiko etxez etzeko
bisiten bidezko genero laguntzarako ikerketak.
• Aitabitxitze programen jarraipena.
• Txertaketa eta botiken banaketarako kanpainetan
parte hartzea.
• Nekazal gunetako oinarrizko populazioaren eta
emakumeen trebakuntzan laguntzea.
• Beste batzuk.
Eskatzen den soslaia zentroak markatuko du baina orokorrean
oso zabalak izaten da:
• Gizarte langileak
• Agronomi ingeniari eta teknikariak
• Magisteritza irakasleak
• Kaleko haurren euskarrirako psikologoak
• Erizainak eta medikuak
• Hezitzaileak
• Elektrizitate teknikariak
Kasu askotan, batez ere India eta Afrikan, ingelera
eta frantsesa menperatzea beharrezkoa izango da
Bolondresen kasuan prestakuntza ikastaro eta egonaldi
(ostatua eta bazkaria) gastuak Haurralderen esku egongo
dira eta asegurua eta bidai txartela pertsonaren esku.
Zenbait kasu berezietan, eskatutako soslaia eta premiatasunaren
arabera, Haurraldek bidai txartela eta aseguruan lagundu
dezake.
Kasu guztietan elkarkide bolondresen hartzea eta prestakuntzaz
Haurral arduratuko da, eta hasieran euskal elkarkideek
hobespena badute, emaitza onak eman dituzten beste komunitateko
pertsonak ere onartuak izan dira.
Animatu zaitezte!
|